Bizkaiko Golkoko itsas jasangarritasunerako proiektua,Eusko Jaurlaritzak zuzendua, gizarte osoaren partaidetzarekin.
Bizkaiko Golkoko itsas jasangarritasunerako proiektua, Eusko Jaurlaritzak zuzendua, gizarte osoaren partaidetzarekin.
Ozeanoek —planetaren % 70 estaltzen dute— giza jatorriko hainbat presio jasaten dituzte, hala nola gehiegizko arrantza, azidotzea eta itsasoko zaborra, batez ere plastikoak. Gehienbat lurretik (% 78) datorren zabor hori ibai-sistema txikien bitartez iristen da itsasora, eta inpaktuak sortzen ditu ingurumenean, ekonomian eta osasunean. Kamera eta sentsoreei esker lortutako datuak eta itsas alfabetatzerako ekintzak ezinbestekoak dira ozeanoetako baliabideak babestu eta jasangarritasuna sustatzeko.
Ulysses Data for Science proiektuak itsasoko zaborra aztertzen du, euskal ibaietan eta Bizkaiko golkoan. Zabor horren jatorria, mugimenduak eta pilaketa ikertzen ditu, arintze neurriak garatzeko. Gainera, ingurumen-hezkuntza eta ekonomia zirkularra bultzatzen ditu, itsasoko zaborraren aurkako estrategia global bat ezartzeko helburuarekin.
Ulysses proiektuak zenbait eremu jorratzen ditu
Izan gertatzen ari denaren berri
Umeek, familiek eta jakin-mina zuten pertsonek hurbildu ziren zientzia herritarren eskutik ere sor daitekeela ezagutzeko, gure ontziak GPSarekin pertsonalizatuz...
AZTIko ikertzaileak diren Izaskun Zorita eta Maria C. Uyarra Running Minds ekitaldian parte hartu zuten, gure kostaldeetan plastikoek eta mikroplastikoek sortzen dituzten arazoak eta itsasoaren osasunean duten eragina ikusgai jartzeko.
Kirola, ikaskuntza eta itsasoarekiko konpromisoa elkartu ziren Moana Surf Hostel / Eco Surf House eta Surf Eskola Sopelanarekin batera egindako ekimen berezi batean...