Kolaboratu
Proiektua

Ulysses Data for Science itsas jasangarritasunerako proiektu zientifikoa da, eta euskal kostaldearen eta ozeanoen osasuna hobetzeko helburua dauka; horretarako, ibai eta itsasoen inguruko ezagutza sortuko du eta horiekiko sentsibilitate handiagoa sustatuko du. Azterketa zientifikoko proiektu honek itsaso eta ibaietako zaborren arazoa jorratzen du; horretarako, zabor hori itsasora iritsi eta itsasoan egotea galarazten duen estrategia global bat ezartzeko behar diren datu guztiak jasoko ditu.

Hala ere, Ulysses ez da proiektu zientifiko eta teknologiko bat bakarrik; izan ere, amaierako helburua lortzeko beharrezkoak diren alderdi guztiak ditu barne, hala nola itsas alfabetatzea eta hezkuntza, ingurumen-kontzientziazioa sortzeko dibulgazio- eta gizarte-ekintza eta ekonomia zirkularraren sustapena enpresa sektore guztietan eta herritarren artean.

Ulysses proiektuak zenbait fase eta eremu ditu; datozen urteetan pixkanaka abian jarriko dira horiek.
ULYSSES DATA FOR SCIENCE

Bizkaiko golkoa babesteko proiektu zientifiko, hezitzaile, sozial eta kulturala

Guri buruz