Erabiltzailearen betebeharrak
1. Oro har, webgunea eta hari lotutako eduki, zerbitzu eta informazioak arduraz eta legeria, moral, ordena publiko eta Lege Ohar honen arabera erabiltzeko betebeharra onartzen du erabiltzaileak. Halaber, ez ditu erabiliko baldin eta erabilera horrek webgunearen funtzionamendu normala eta webguneko erabiltzaileen aldetiko edukien erabilera galarazten baditu edo DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAREN eta bere hornitzaile, erabiltzaile edo beste edozein hirugarrenen ondasun eta eskubideak kaltetzen edo urratzen baditu. Are zehatzago, baina aurreko paragrafoan xedatutako betebeharraren irismen orokorra mugatu gabe, erabiltzaileak betebehar hauek onartzen ditu webgunea eta hari lotutako zerbitzuak erabiltzean:
a) Webgunean, hari lotutako zerbitzuetako edozeinetan edo DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAREN, edozein erabiltzaileren, hornitzaileren edo edozein hirugarrenen ekipamendu, sistema edo sareetan kalteak eragin ditzakeen ordenagailu programa, datu, birus, kode edo bestelako tresna edo gailu elektronikorik ez sartzea, biltegiratzea edo hedatzea, webgunearen edo hari lotutako zerbitzuetako edozeinen bidez, eta beste era batera edozein eraldaketa eragin edo funtzionamendu arrunta galaraz dezaketenak ere ez.
b) Identitate faltsuak ez erabiltzea eta beste baten identitatea ez hartzea webgunea edo hari lotutako edozein zerbitzu erabiltzean, horren barne dela hirugarrenen pasahitzak edo sartzeko gakoak erabiltzea.
c) DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAREN, bere erabiltzaileen edo hirugarrenen datuak, informazioak, programak edo dokumentu elektronikoak ez suntsitu, eraldatu, erabilezin bihurtu edo kaltetzea.
d) Webgunearen bidez lortutako edukiak eta, bereziki, informazioa ez erabiltzea publizitatea edo merkataritza-mezuak bidaltzeko, edo hirugarrenen datu pertsonalak bildu eta biltegiratzeko.
Jabetza intelektuala eta industriala
2. Erabiltzaileak onartzen du webguneko elementu guztiak, bertako informazio eta materialak, edukien egitura, hautaketa, antolamendua eta aurkezpena eta harekin lotuta erabili diren ordenagailu programak DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAREN edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bidez babestuta daudela.
3. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAREN edo, kasuaren arabera, dagozkien eskubideen titularrak diren hirugarrenen baimenarekin bada salbu, edo legez baimenduta badago salbu, erabiltzaileak ezingo ditu aurreko paragrafoan aipatu diren elementuak inola ere erreproduzitu, eraldatu, aldatu, desmuntatu, atzeranzko ingeniaritza egin, banatu, alokatu, eman, eskura jarri edo sarbide publikorako eskaini, jendaurreko edozein komunikazio motaren bidez.
4. Erabiltzaileak bere beharretarako erabiliko ditu bakarrik webgunearen bitartez eskuratzen dituen materialak, elementuak eta informazioa, eta horien bidez lortu dituen zerbitzu, material, elementu edo informazioen zuzeneko edo zeharkako ustiaketa komertziala ez egiteko betebeharra onartzen du.
5. Erabiltzaileak ez ditu ezabatuko webgunean edo bertako edukietan ageri diren DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAREN edo hirugarrenen eskubideen (jabetza intelektualekoak, industrialekoak edo bestelakoak) identifikazio-zeinuak.
6. Era berean, erabiltzaileak ez ditu inola ere saihestu edo manipulatuko DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK edo hirugarrenek, beren eskubideak babesteko helburuarekin, webgunean edo haren bidez eskuragarri dagoen edozein material, elementu edo informaziotan ezarritako gailu teknikoak.
Pasahitzak
7. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK pasahitz pertsonalak emango dizkie erregistratzen diren erabiltzaileei, webgunearen bitartez eskainitako zenbait zerbitzutarako. Erabiltzaileak bere ardurapean mantenduko ditu pasahitzak, erabateko konfidentzialtasun zorrotzenarekin, eta, ondorioz, sekretu hori urratzetik edo ezagutaraztetik eratortzen diren kalte eta ondorio guztiak bere gain hartuko ditu. Segurtasun-arrazoiak direla eta, webguneari lotutako zerbitzuetarako sarbide telematikorako pasahitza aldatu ahalko du erabiltzaileak.
Komunikazioak
8. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK beharrezkoak diren ahalegin guztiak egingo ditu webgunearen eta hari lotutako zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraipena ziurtatzeko. Hala ere, DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK ezin du bermatu webguneak eta hari lotutako zerbitzuek zuzen funtzionatuko dutela beti, eta erabiltzaileak edozein momentutan sartu ahalko duela eta azkar, etenik gabe eta akatsik gabe erabili ahalko dituela. Era berean, DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK ez du inolako bermerik eskaintzen webgunearen edo hari lotutako zerbitzuen egokitasun eta edukiei dagokienez, erabiltzailearen premia espezifikoetarako.
9. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK arduraz jokatuko du, sektoreko erabilera arrunteko ohituren arabera, webgunean eta hari lotutako zerbitzuetan erabiltzailearen sistema informatikoa, dokumentu elektronikoak edo fitxategiak eraldatu ditzakeen birus edo bestelako elementu kaltegarririk ez egoteko, baina ezin du bermatu halako elementurik egongo ez dela eta, ondorioz, ez da horrelakoek eragindako kalte eta galeren erantzule izango.
10. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK ez ditu kontrolatzen, ez ditu bere egiten eta ez ditu bermatzen hirugarrenek, webgunearen bitartez, emandako informazio eta zerbitzuen zehaztasuna, kalitatea, egiazkotasuna, fidagarritasuna edo egokitasuna. Era berean, ezin du kontrolatu edo bermatu hirugarrenek, webgunearen bitartez, emandako eduki edo zerbitzuetan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk egongo ez dela.
11. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK ez ditu bermatzen erabiltzaileak, webguneko esteka-gailu teknikoen (linkak) bitartez, atzitu ditzakeen hirugarrenen jabetzako edo hirugarrenek kudeatutako guneetan erabilgarri dauden eduki eta zerbitzuen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna edo egiazkotasuna. DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK ez du webgune horietako edukia kontrolatzen, eta ez ditu modu horretan estekatutako webguneetan erabilgarri dauden produktu eta zerbitzuak eskaini edo merkaturatzen; beraz, ez du horien inguruko inolako erantzukizunik bere gain hartzen.
Suntsiaraztea
Aplikatzekoak diren baldintza orokor edo berezien kontra doan webgunearen, bertako zerbitzuen edo lotutako zerbitzuen erabileraren bat antzematekotan, erator litekeen kalte eta galeren gaineko erantzukizuna kaltetu gabe, DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAK berehala eta aurreabisurik gabe suntsiarazi eta azkendu ahalko du erabiltzailearekin duen harremana, erabiltzailearen webgunerako eta lotutako zerbitzuetarako sarbidea galarazita.