Ulysses proiektuak ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloetako balioak sustatzen ditu parte-hartzaile guztien artean, ozeanoen osasuna hobetzen laguntzeko, ingurumen-kontzientziazioa areagotzeko eta berrikuntza teknologikoa bultzatzeko. Balio horiek bat datoz Nazio Batuen garapen jasangarrirako konpromisoarekin.
Ingurumen-balioak
Ulysses proiektuak hauek lortu nahi ditu: ozeanoen funtzionamendu eta deribei buruzko ezagutza zientifikoa areagotzea, itsas ingurunearekiko kontzientzia, errespetua eta erantzukizun partekatua handitzea, eta haren babesarekiko konpromisoa sustatzea, inpaktu positiboa duten ekintzen bitartez.
Gizarte-balioak
Ulysses proiektuaren xedea parte hartzaileen garapen integrala sendotzea da, arreta berezia jarrita dibertsitatean eta aukera-berdintasunean. Horretarako, adimen kolektiboa handitzeko sorkuntza eta berrikuntza teknologikorako espazioak baliatuko ditu, eta bokazio zientifikoak sustatuko ditu, ikastetxeekin lankidetzan —hau da, ikerketa ikasgeletara hurbilduko da—.
Balio ekonomikoak
Proiektuaren helburua bertan parte hartzen duten pertsona zein eragile ekonomikoen eta, orokorrean, gizartearen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzea da. Helburu horrekin, I+G+Bko aurrerapen teknologikoa, ekonomia zirkularra eta bokazio zientifiko berriak sustatuko ditu.