


Eusko Jaurlaritzak zuzendua, gizarte osoaren partaidetzarekin.



Bizkaiko Golkoko itsas jasangarritasunerako proiektua, Eusko Jaurlaritzak zuzendua, gizarte osoaren partaidetzarekin.
Ozeanoek —planetaren % 70 estaltzen dute— giza jatorriko hainbat presio jasaten dituzte, hala nola gehiegizko arrantza, azidotzea eta itsasoko zaborra, batez ere plastikoak. Gehienbat lurretik (% 78) datorren zabor hori ibai-sistema txikien bitartez iristen da itsasora, eta inpaktuak sortzen ditu ingurumenean, ekonomian eta osasunean. Kamera eta sentsoreei esker lortutako datuak eta itsas alfabetatzerako ekintzak ezinbestekoak dira ozeanoetako baliabideak babestu eta jasangarritasuna sustatzeko.
Ulysses Data for Science proiektuak itsasoko zaborra aztertzen du, euskal ibaietan eta Bizkaiko golkoan. Zabor horren jatorria, mugimenduak eta pilaketa ikertzen ditu, arintze neurriak garatzeko. Gainera, ingurumen-hezkuntza eta ekonomia zirkularra bultzatzen ditu, itsasoko zaborraren aurkako estrategia global bat ezartzeko helburuarekin.
Ulysses proiektuak zenbait eremu jorratzen ditu
Izan gertatzen ari denaren berri
Uda honetan, Moana Surf Hostel / Eco Surf House eta Surf Eskola Sopelanarekin batera, oso ekimen berezi bati ekin diogu...
Esperientzia murgiltzaileen bidez klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko pentsatutako espazio paregabea, erakusten dutenak...
Euskal Herriko 10 hondartzatan jarraipen zientifikoa egiten dugu, Hondarribikoa barne..