Euskal Herriko 10 hondartzatan jarraipen zientifikoa egiten dugu, Hondarribikoa barne..
Oihane Cabezas Basurko, AZTIko ikertzailea, Ulysses proiektutik nola egiten dugun jarraipen zientifikoa Euskadiko 10 hondartzatan azaltzen digu, Hondarribiakoa barne.
Urte osoan zehar, aldian-aldian laginak hartzen ditugu hondarrean, ikus daitezkeen hondakinak zein mikroplastikoak aztertuz. Datu hauei esker, hondakinen jatorria, bilakaera eta ingurunean duten eragina ezagutzen ditugu.
Lan honi esker, gure kostaldearen egoeraren irudi zehatza lortzen dugu, Espainia eta Europako beste eskualde batzuekin alderatzeko modukoa. Ezagutza horrekin, prebentzio-neurri eraginkorragoak bultzatzen ditugu eta herritarren kontzientzia handiagoa sustatzen dugu.