Zozketa hau FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOAk antolatzen du (aurrerantzean FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCE), G56958002 IFZ zenbakiarekin, Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-493 zenbakiarekin inskribatuta, eta helbide soziala C/ Rodríguez Arias 28-30, 48009, Bilbo, Bizkaian duena.
2. ZOZKETAREN MEKANIKA
Ulysses Proiektuaren profiletik argitalpen bat (irudia) egingo dugu zozketa Instagram bidez iragartzeko. Bertan azalduko da zer dinamika jarraitu behar den BBK Klimara sartzeko sarreren zozketan parte hartzeko eta Ulysses Experience probatzeko.
Zozketan parte hartzeko, interesatuek honako hau egin behar dute:
- Instagramen @Ulysses.project eta @BBKKlimaa_ kontuak jarraitu.
- Argitalpenean bidelagun izan nahi dituzun 2 pertsona (edo nahi adina) etiketatu, irabazteko aukera gehiago izateko.
- Argitalpena zure istorioetan (stories) partekatu (repost), parte-hartze gehigarri bat lortzeko.
Irabazleak ausaz aukeratuko dira zozketetan espezializatutako plataforma baten bidez (Sortea2, Easypromos edo antzekoa), emaitzaren gardentasuna eta ausazkotasuna bermatzeko. Baldintza guztiak betetzen dituzten parte-hartzaileak bakarrik izango dira baliozkoak.
3. SARIAREN DEFINIZIOA
Saria BBK Klimarako 4 sarrerako 2 pakete da. Zozketaren irabazleek oinarri hauetan jasotako datak eta baldintzak onartzen dituzte. Onartu ezean, sariari uko egiten diotela ulertuko da. Sustapen honetako saria ezin izango da inolaz ere eskudirutan trukatu.
4. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA EPEMUGA
Zozketaren irabazle suertatzeko, parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Pertsona fisikoa izatea eta bere Instagram kontu propioaren bidez parte hartzea.
- Espainiako lurraldean bizitzea.
- Adinez nagusia izatea.
- Parte hartzean iruzkinetan etiketatutako kontuek pertsona fisikoen kontu errealak izan behar dute, erakunde, enpresa edota pertsona ospetsuen kontuak kanpo utzita.
Iraupena: Parte hartzeko epea 2026ko uztailaren 6an hasiko da eta 2026ko uztailaren 13an amaituko da, biak barne.
Zozketa honetan parte hartzea guztiz doakoa da, ez du inolako produktu edo zerbitzurik erostea eskatzen, eta ez dio parte-hartzaileari inolako kostu edo aparteko kargurik eragiten.
5. IRABAZLEA AUKERATZEA
Parte hartzeko epea amaitu eta hurrengo astean, Ulysses DFSk ausazko zozketa egingo du plataformaren bidez, eta parte-hartzaileek zozketan sartzeko beharrezkoak diren 3 baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du.
Baldintzak betetzen ez badira, zozketa berriro egingo da.
6. IRABAZLEARI JAKINARAZTEA
Saria irabazleei jakinaraziko zaie parte hartu duten Instagram profilaren bidez. 48 ordu izango dituzte erantzuteko. Epe horretan FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCErekin harremanetan jartzen ez badira, saria onartzen ez dela ulertuko da eta plataformaren bidez beste profil bat aukeratzeari ekingo zaio.
7. SARIA JASOTZEA
Saria zuzeneko mezu bidez edota posta elektronikoz bidaliko zaie irabazleei. Saria pertsonala eta besterenezina da. Irabazle bakoitzaren nortasuna dokumentu ofizialen bidez bakarrik ziurtatuko da (NAN/AIZ, pasaportea edo antzeko beste identifikazio-dokumentu bat).
FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk ez du bere gain hartuko oinarri hauetan berariaz aurreikusitakoaz kanpoko aparteko edota gehigarrizko gasturik, eta salbuetsita geratzen da irabazleek saria erabiltzearen ondorioz egotz dakiokeen edozi kontratu- eta/edo kontratu-kanpoko erantzukizunetatik.
8. AURREIKUSI GABEKOAK ETA APARTEKO KASUAK. ERRESERBAK ETA MUGAK
FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk beretzat gordetzen du sustapena bertan behera uzteko, baliogabetzeko, luzatzeko, laburtzeko edo aldatzeko eskubidea, baldintzek hala behartzen badute, erabakia justifikatu beharrik gabe eta horren ondorioz inolako erantzukizunik eskatu ezin zaiolarik, betiere parte-hartzaileek hartutako eskubideei kalterik egiten ez dien moduan. FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk eskubidea du aipatutako sariak antzeko ezaugarri eta balioa duten beste batzuekin ordezkatzeko. Emandako saria ezin izango da aldatu edo konpentsatu irabazleak hala eskatuta.
FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCE ez da irabazleak sariaz egiten duen erabilera okerraren erantzule egiten. Halaber, FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk ez du bere gain hartzen sustapen honen onuradunak sariaz gozatzen duen bitartean jasan ditzakeen kalteen erantzukizunik, ez eta zozketaren garapenari eta sariei eragin diezaieketen hirugarrenei egotz dakizkiekeen galeren, narriaduren, lapurreten edo bestelako egoeren erantzukizunik ere.
FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk beretzat gordetzen du zozketaren manipulaziotzat edo faltsutze gisa har daitekeen edozein ekintza egiten duten pertsonen aurka legezko akzioak hasteko eskubidea. Era berean, parte hartzeko sisteman hautemandako edozein iruzurrek kaltetutako parte-hartzaileak berehala kanporatzea ekarriko du.
9. KONTSULTAK ETA INFORMAZIOA
Zozketari buruzko edozein kontsulta egiteko, hona jo dezakezu: info@ulyssesproject.org
10. OINARRIAK ONARTZEA
Sustapen honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEren irizpideak erabat onartzea oinarrietatik eratorritako edozein arazo ebazteko orduan. Horrela, FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk arrazoituki kanporatu ahal izango du oinarrietan ezarritakoa betetzen ez duen parte-hartzailea, eta, ondorioz, FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCE parte-hartzaile horrekin hartutako betebeharra betetzetik salbuetsita geratuko da.
11. IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA
Datuen Babeserako Erreglamentu Orokorraren (DBEO) (EB) 2016/679 eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DPB-EDBL) xedatutakoarekin bat etorriz, honako honen berri ematen da:
- Tratamenduaren arduraduna: FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOA, G56958002 IFK duena eta egoitza Rodriguez Arias kalea 28-30, 48009, Bilbo (Bizkaia) helbidean duena. Harremanetarako posta elektronikoa: info@ulyssesproject.org
- Tratamenduaren helburua: Zozketan parte hartzea kudeatzea, baldintzak betetzen direla egiaztatzea, irabazleekin harremanetan jartzea eta, hala badagokio, sariak ematea.
- Oinarri juridikoa: Datu pertsonalak tratatzea beharrezkoa da interesdunak zozketan parte har dezan kudeatzeko, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, irabazlearekin harremanetan jartzeko eta, hala badagokio, saria emateko (DBEOren 6.1.b artikulua).
- Kontserbazio-epea: Datuak zozketa kudeatzeko eta saria emateko behar den denboran kontserbatuko dira. Hori amaitutakoan, blokeatuta egongo dira tratamenduaren ondoriozko erantzukizun juridikoei erantzuteko beharrezkoak diren epeetan.
- Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, 8. puntuan (Irudiaren erabilera) azaldutakoa edo lege-betebeharra izan ezik.
Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, transferigarritasunerako eta/edo aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, tratamenduaren arduradunari zuzendu ahal izango zara: info@ulyssesproject.org
Etiketatutako hirugarrenei buruzko informazioa: Hirugarrenak etiketatzen dituzten parte-hartzaileek bermatzen dute horretarako aldez aurreko baimena dutela. FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEk ez ditu etiketatutako pertsonen datuak tratatuko parte-hartzearen baliozkotasuna egiaztatzetik harago.
Zozketa hau ez du inolaz ere Instagram-ek edo Meta Platforms, Inc.-ek babesten, bermatzen, administratzen edo horiekin lotzen. Instagram erabat salbuetsita geratzen da parte-hartzaile bakoitzaren erantzukizunetik. Parte-hartzaileek onartzen dute zozketarekin lotutako edozein erreklamazio edo akzio FUNDACIÓN DATA FOR SCIENCEren aurka bakarrik zuzenduko dela.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa: Oinarri legal hauek espainiar legeen arabera arautzen dira. Oinarri hauen interpretaziotik edo aplikaziotik eratorritako edozein polemikatarako, alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, egokitu dakiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez.